UMEEN BIZIKLETA FESTA



Irailaren 18an, domekan, V. URIBE KOSTAKO UMEEN BIZIKLETA FESTA ospatuko da.
Aurten ibilbideak, hasiera bi edukiko ditu. Bata Erandion eta bestea Gorlizen, azkenik biak, Berangon bukatzeko, txikienentzako antolatutako jai handi batekin.
Erandion hasiko den ibilbidea, Leioa, eta Getxotik pasatuko da; bestalde Gorlizen hasiko den martxa, Plentzia, Urduliz eta Sopelanatik pasatuko da. Esan den bezala, martxa biak bat egingo dira Berangoko helmugan.
Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astean ospatuko den  Ekitaldi honekin, bizikletaren garrantzia aldarrikatu nahi da, Bizikleta, garraio alternatibo, ez kutsakor eta osasuntsua baita.
Hori dela eta, helburu nagusia, umeek, bizikletarekin, ondo pasa dezaten da.
Hau dena aurrera eramateko, Elkar txirrindulari elkarteak, erakunde publikoen babesa eta enpresen laguntza izan du.